D 16 / Ogi Sainduaz

Iratzeder / P. Donostia

1- Ogi sainduaz jos gaitzala gaur zure bihotzak elgarri :
bilaka gaiten herritarrentzat goiko maitasun iturri.

Heldu gitzaizu Jainkoz egarri :
zuk, Jauna, gu jos elgarri.

2- Anaien maitez, egin zare zu sinestearen hazkurri,
eta munduan etsitzen duten bihotz histuen pizgarri.

3- Gurutzeraino zu joan zaituen amodioaz gu bete :
bai zuri eta lurrekoeri gauden emanak hil arte.

4- Eukaristiaz etor gu baitan eta gurekin ar zaite :
ikus dezaten zenbat dituzun guk maitatuak zuk maite.

5- Fede urratsez bagabiltza gu goiko zorion ereiten,
mundu huntako minen artetik denak zerurat hel gaiten.

Oharrak:

“Gorets Jauna” konpakt diska – Belokeko fraileak :

Soinuak

KJ Ezpeleta 2000 :

"Gorets Jauna" Beloke :

Bideoan