C 16 / Zer ogi

Iratzeder / Herrikoa

(airea : Oi zer ogi)

1- Zer ogi Jainkozkoa den
gu maitez egin, Jauna.
Gaitz-ilunbeak ditzan ken,
da bera denek jana.

Zer bihotz ona, zuk, oi Jauna.
Den denen ogi gu baitan hola sar !
Bat gauden eman beti zuk indar !

2- Har ogi denek eta jan :
hau nere gorputza da.
Har, edan arno basoan :
hau nere odola da.

3- Nik eman ogi bizi hau
jan eta dabilana
zoin urus, Ni baitan nau,
Ni goiko zoriona.

4- Hau janez bizi dena dut
hil eta Nik piztuko.
Goi argiz dirdir eta xut
da noizbait agertuko.