Haugel- I. Etchehandy / Haugel
62. salmoa
Nere Jainkoa goizetik nabila
zutaz egarri ni zure bila.
Ur beharretan den lurra bezala,
ni zure minak banerabila.
1
Zauden etxean ikus zaitzadan,
indarrez eta ospez betea.
Kantuz nagozu ; zure grazia,
bizia baino askoz hobea.
2
Bizi guzian, goretsi nahiz,
eskuak luze banagokio.
Nere arimak, zutan gozoa,
nere ezpainek zu bozkario !
3
Gauez gau nago, ohe gainean,
zuri otoitzez : entzuten nuzu !
Nere laguntza izan zare, zu ;
hegalen pean gorde nezazu.
4
Ni galdu nahiz, etsaiak oro,
leizeak laster irets ditzala.
Erregek aldiz, bere Jainkoa,
ongi-eginez gorets dezala.