Z 33 / Benedika jaunen Jaun dagona

Iratzeder /

Benedika jaunen Jaun dagona (dagona),
ahoan dut haren izena.

1- Jaunari beti esker emaiten nagokio,
Hari nik beti laudorio.
Jaunaren baitan arima kantuz banabila :
bihotz apalak pitz ditela.

2- Etor semeak nahi dauzuet erakutsi,
Jaunaren beldur nola bizi ?
Nun ote da nun bizi egarri den gizona ?
Nahi bailuke zoriona ?

3- Zure mihia begira zazu tzarkeritik,
zure ezpainak gezurretik.
Gaizkitik urrun eta zuzenki bizi zaite,
bila bakea urtez urte.

4- Dena begi da, Jauna, zuzenen zaintzen ari,
dena beharri oihueri.
Zuzenek oihu eta Jainkoak entzun ditu,
hersturetarik berak hartu.