Iratzeder / Xalbat Berterretche
26. salmoa
Bihotzean zaitut, Jauna :
alleluia ! alleluia !
geiagoko zoriona,
nork nun izan ? alleluia ! (bis)
1- Jauna dut argi, Jauna geriza : ni nork izi ?
Jauna dut lagun : nork behar nau ni dardarazi ?
2- Etsai armadak etor ditela : ni ez beldur.
Pitz bedi gerla : Jaunaz osoki nago segur.
3- Egun beltzetan gordeko bainau aterbean,
gordeko eta xut ezarriko arkaitzean.
4- Hargatik orai inguru dauden etsaieri
burua gora nagokiote dena irri.
5- Irrintzinaka eskaintza diot Jainkoari,
eskainiko nik, bai soinuz eta kantuz ari.