Iratzeder / G. Lerchundi
116. salmoa : Aipa zazue – Laudate dominum
Leloa :
Guk Jainko Jauna zeruan dugu
nahi duena egiten baitu.
1 Aipa zazue, jende guziek, Jainko Jauna,
herri guziek, erran goraki zoin den ona.
2 Guretzat duen amodioa betikoa :
haren egia menderen mende nausi doa.
Ospe Aitari, gizon egin den Semeari,
Elizan ari den Izpiritu Sainduari.
Lehen bezala heieri ospe orai ere :
hala dadila menderen mende betiere.