Iratzeder / G. Lerchundi
112. salmoa : Jaunaren haurrek
Laudate pueri dominum
Leloa :
Jainko izena Sainduena,
Hari bai ospe betiere.
Jaunaren haurrek, aipa Jauna,
aipa kartsuki Jaun izena.
Jaun izenari agur ospe,
bai orai eta betiere !
Argi sortzetik gaueraino
Jaun izenari laudorio !
Jendez gorago da Jainkoa,
zeruaz ere goragoa.
Nor da munduan nola Jauna
zeru lurren Jaun so dagona ?
Dohakabea du altxatzen,
errauts zokotik argiratzen,
Jaun handietan ezar dezan,
bere herriko handietan.
Haur gabeari pizten dio
semen artean bozkario.
Ospe Aitari, Semeari,
bai Izpiritu Sainduari.
Lehen bezala orai ere :
hala dadila betiere !