Z 111 - bezperak / Bai dohatsua

Iratzeder / G. Lerchundi

111. salmoa : Bai dohatsua – Beatus vir

Leloa
Jaun zerukoa maite duena
legean doa xuxen xuxena.

Bai dohatsua Jaunaren beldur den gizona,
haren nahian goza gozatuz dabilana.
Semeak azkar izanen ditu mundu huntan ;
zuzenen haurrak Jainko Jaunaren eskuetan.

Haren etxean bada ontasun, gozotasun,
haren barneko argia deusek ezin ilun.
Ilunbetan du zuzenen argi dirdiratzen,
hain baita ezti, bihotz oneko, eta zuzen.

Denentzat badu bai ele ona, bai laguntza,
dauzkanak oro zuzenkienik badabiltza.
Ezta sekulan lerratu eta eroriko ;
gizon zuzena aipatua da sekulako.

Ez berri beltzen beldurrik nehoiz pizten hari ;
haren bihotza osoki dago Jainkoari.
Bihotza dauka bakean eta beldur gabe,
bere etsaiak ahalgetuak ikus arte.

Behartsuentzat badu laguntza, badu argi ;
kopeta gora agertuko da lorioski.
Gizon makurra ihartuko da herra minez ;
gizon makurren lehia beltzak indarrik ez.

Ospe Aitari, gizon egin den Semeari,
Elizan ari den Izpiritu Sainduari.
Lehen bezala heieri ospe orai ere :
hala dadila menderen mende betiere.

Vidéos