W 22 / Gauden Jainkoa baitan

Iratzeder / G. Lerchundi

Gauden Jainkoa baitan, bozkarioz kantuz,
diren saindu guziak bihotzez aipatuz
eta heiekin betan eskerrak bihurtuz.

1- Zerutiar guziak ahuspez kantari…
Andredena Maria, emozu Aitari
guretzat hil Jesusen bihotz saindu hori.

2- Jesus Jaunak hautatu lehen Hamabiak,
eskain zuek argitu fededun herriak,
eskain arimak eta zeru-lur guziak.

3- Denen gatik aitortuz Jesus Jainko dela,
martirek amodioz ixuri odola
Jainkoari goreska igan dakiola.

4- Izarrak bezein nasai zeruan zauztenak,
Jainkoari uhainka zohazkote denak
bihotzez eskaintzeko zuen goresmenak.

5- Zeruratuko gare gu ere hil-eta,
kanta zeru-lurretan, betiere kanta :
Gora Jainko-Semea. Gora Jainko Aita.