Iratzeder / J. Urteaga
Ni naiz denen Artzaina (Joani 10, 1-16)
Kristo denen biltzaile, gutan bizi zaite,
artalde bat, artzain bat denak izan arte,
artalde bat, artzain bat denak izan arte.
1- Ni naiz denen artzaina, ni naiz Artzain Ona,
ardientzat bizia emaiten duena. (bis)
2- Ezagutzen ditut nik nereak zoin diren,
eta heiek naute ni denek ezagutzen. (bis)
3- Baditut nik munduan bertze ainitz ardi :
nere deiak bitzate zuen bidez adi. (bis)
4- Arditegi atea guziek ni naute,
nerekilan gainez gain diten biziz bete. (bis)
5- Denek nere mintzoa adituko dute,
trabak oro gaindituz nik bat egin arte. (bis)