P 20 / Eskerrak denek zuri

1- Eskerrak denek zuri, guzien Jaun bakarra,
zu zaren, izan zaren eta izan beharra.
Eskutan hartu duzu zure goiko indarra,
azpiko baitauzkatzu bai zerua, bai lurra.
Eskerrak denek zuri, guzien Jaun bakarra.

2- Jendalden hasarreak sutan zaukan mundua.
zuhauren hasarrea orai zaiku piztua.
Gaur huna hil direnen jujatzeko ordua
bai eta zabaltzeko Saindueri zerua.

3- Errege dugu orai, denen nausi, Jainkoa.
indarra dauka Kristok eta denen jaungoa.
Sainduen herra gorriz ibilki zen gaixtoa,
Jaunaren aitzinetik leizetarat baitoa.

4- Horra bai fededunek garaitua dutela,
baitzuten beren alde Bildotsaren odola.
Bizia dute denek eman harek bezala :
zeru ta zerukoak bozkaria ditela.