Iratzeder / G. Lerchundi
Ef 1, 3-10
1- Gora eta gora zeruko Jauna,
hura baita Jesu Kristoren Aita.
Izpirituaz gaitu benedikatu
zeru gorenean, Kristoren baitan.
Bai, ona baita Jainko Aita :
Kristoren baitan gaitu benedikatu.
2- Jesu Kristo baitan hautatu gaitu,
zeru-lurrak moldatu baino lehen.
Gu garbi eta saindu izan gaitezen,
haren bihotzean, karitatean.
3- Aitzinetik gaitu semetzat hartu,
Jesu Kristo gure Jaunaren bidez.
Horra zer duen izan, bakotxen maitez,
bere bihotzeko asmu sainduan.
4- Eman dauku guri grazia hori,
Jesu Kristo bere Seme maitean.
Hartan ere baitauku odolaz kendu
bekatu gaztigu eta lokarri.
5- Jaunari grazia gaindika doa,
goiko argiz emanez nahikoa.
Berak dauku agertzen bere asmuen
misterioaren amodioa.
6- Semearen baitan, azken mendetan
egin gogo zuena hauxe baita :
zeruan bai lurrean denak bil eta,
batetaratzea Kristoren baitan.