P 1 / Kristo langilearen

Hitzak : Iratzeder / Doinua : Fr. Lopépé, Juan Urteaga.

Kristo langilearen xedeak bihotzean,
Elgarrentzat ar gaiten gogotik lanean.

1- Jainkoak egin mundua, edertuz joan dadin,
Gizonaren bi eskuek obratu lanekin.

2- Beti geiago Jainkoak ospe izan dezan,
Gu Jainko-semek munduan egin guzietan.

3- Toki pobrenetaraino izan dadin zer jan :
Zorion, herri orotan ; haur-irri etxetan.

4- Bekatu ondorioen peko den mundua
Langilen lan, izerdiek dadin libratua.

5- Guk ere bai Kurutzea dugun doi bat jasan,
Gero mendeko jendeak lanaz salbatzean.

6- Nork ordain ala zerk paga gizonaren lana ?
Zu zare gure saria zeruetan, Jauna.

7- Ongi egina den lana bihotz altxagarri.
Jaunaren zorionetik zerbeit dugu hori.

8- Kristok baitauzka zeruan eskuak zaurtuak
Lorios ere ditezke langilen eskuak.

9- Zeruko mundu berria dugun orai molda.
Nekez da hemen ereiten ; han uzta biltzen da.

Sons

Camino - Sarcou :

Lapurdi :

Vidéos