K 22 / Eraikia dago

Iratzeder / J. Iturria

1- Eraikia dago, eraikiz badoa,
denak inguratzen gaituen hiria ;
gu gaitu hiriak bere osagarri
funtsetan derama gizonen antsia.

2- Bizitze bat bera daukagu gizonek,
batzu sendoago, besteak hitsago.
Gu baitan ditugu kezka tirabirak,
bakearen alde gabiltza borrokan.

3- Hiririk ote da heriorik gabe ?
eta gizarterik ilunberik gabe ?
Iguzki-argirik beharko ez duen
zorion beteko hiria noizko da ?

4- Jaungoikoak dio : gizonen artean
huna etxola nik, herritar nakien.
Xukatuko diet nigar-malko oro ;
herio saminik ez dute izanen.

5- Hiri berriaren oinarri Kristo da.
Eraiki dezala gure gizartean
Jerusalem berri, bakearen hiri,
elgartasunezko maitasun betean.

Sons

Beloke Lazkao :

KJ Senpere 2003 :

Vidéos