Herrikoak
1- Dugun orok egun kanta
mirakuilu handiena :
garaiturik herioa
piztu da Jesus Jainkoa.
Alleluia ! Dugun kanta
hiletarik piztu Jauna ! (bis)
2- Argia gabe zoin lehen
jin ziren Mari-Madalen
eta bertze Maria bat
hobiaren ikusterat.
3- Emazteak hel orduko
hil-hobia hutsik dago…
Deika dabil Madalena :
otoi, otoi, nork du Jauna ?
4- Huna Jauna piztu dela
Berak hitz-eman bezala.
Ainitzek dute ikusi.
Ospe betikotz Jesusi.