I 39 / Apostoluak mendi gainean

Iratzeder / G. Lerchundi

1- Apostoluak mendi gainean Jesusek bildu zituen.
Han azken hitzak erran orduko, Aitaren ganat igan zen.

Herriz-herri joan orotan heda Berri Ona.
Orai zeruan denen Jainko da Kristo Jauna.

edo :
Kristo sartu da zeruetan :
Gauden kantuz bat lorietan, Kristo baitan.
Aitaren ganat zaiku igan,
dagon argirat gu bil gaitzan.

2- Jaunak eskuak altxatu eta benedikatu zituen ;
igan zenean hek Hari beha, zeru aldera bazauden.

3- « Galilearrak, zergatik ote zerurat egon horrela ?
Berriz etorri behar zaitzue, egun igan den bezala. »

Sons

KJ Itsasu 1998 :

Nekez-Ari :

Vidéos