Hitzak: J. Irigoyen / Musika : Jean Larrieu
Zure begiak Jesus, nik ere banitu,
Itzalak eta herrak, nola ez barkatu,
Ditzadan ene lagunak besarkatu.
1 – Begien biziak argi egiten ditu ilunak
Begien biziak gezurretik jalitzen egia,
Begien biziak nola agertzen du maitasuna,
Begien bizia, zu, Jauna.
2 – Begien argia, xoratuz dabil, mundu ederraz,
Begien argiak hauts-petikan jalitzen pindarrak,
Begien argian, guk ikusten Ebanjelioa
Begien argia, zu, Jauna.
3 – Begien bideak zabaltzen ditu gure urratsak
Begien bideak, muga ororen hauts-errautsleak,
Begien bidea, zeru ate idekitzailea
Begien bidea, zu, Jauna.