B 9 / Nere bizia

Hitzak: Iratzeder / Musika : Xalbat Berterretche

1 – Nere bizia har-azu Jauna, otoitz dadien egina.
Nere bizia egin dadila Zure bizia bezala. (bis)

2 – Ogi xuri hau har-azu Jauna, otoitz dadien egina.
Kristoren gorputz egin dadila Bazko bezperan bezala. (bis)

3 – Arno hau ere har-azu Jauna, otoitz dadien egina.
Arno hau ere egin dadila batasuneko odola. (bis)

4 – Nere eskuak harzkitzu Jauna, otoitz nadien egina.
Nere eskuak egin ditela zure eskuak bezala. (bis)

5 – Nere bihotza har-azu Jauna, otoitz dadien egina.
Nere bihotza egin dadila zure bihotza bezala. (bis)

Soinuak

Berterretche-Errapouspé-Larrieu :