Hitzak: Roger Idiart / Doinua: Xalbador
Airea: Xalbador
1. Lur apaletik, Jaun guziz ona,
Otoitzez ari nitzaizu.
Zeru gainetik nere oihua
Otoi gaur entzun ezazu
Naizen trixteak egin gaizkia
Gogoan hartzen baduzu,
Zuri so, Jauna, nor egon laike ?
Dei xume hau hel bekizu !
2. Beldurrez bainan fidantzarekin
Jaunari beha nago ni ;
Harek du Hitza obraz bermatzen
Eta barkatzen orori.
Gau-zaina erne goiz-argiari,
Ni erneago Jaunari,
Herri guzia hain amultsuki
Salbatuko duenari.