Bizi-lekutik joitea

Roger Idiart

BIZI-LEKUTIK JOAITEA

Airea : Goizian argi hastean (Etxahun-Iruri)

1. Bizi-lekutik joaitea,
etxekoen uztea,
lagunen ganik berextea,
horra gure zortea …
Bainan zu zare, Jesus maitea,
zerurako bidea.
Emaguzu, Jainko Semea,
Zu baitan sinestea.

2. Betlemen mundura jina,
Nazareten zurgina,
Jesus Jainko gizon egina,
gu denen lagun mina.
Jasan zinuen itze-burdina
esku-oinetan barna …
Oi ! Zer maitasun hasperena,
zure oihu samina !

Soinuak

Roger Idiart-en ehorzketan :