Emile Larre / J. Donetch
1- Fededunek biltzarre egin dugu egun
denen anaitasuna dugula ezagun ;
orori Aita mintzo haurrek dute entzun ;
gaur hemen adituak balia ditzagun.
Orori Aita mintzo haurrek dute entzun,
gaur hemen adituak balia ditzagun.
2- Hunarat etorririk gure on-gaitzekin
Jainkoa zoin den ona bakotxak du jakin.
On hortan nahi gaitu denak bildu berdin
kantuak esker onez ditzogula egin.
3- Girixtino bat ez da bizi berez bere
otoitzean haurride ta lanean ere ;
Jaunaren etxerako bada ainitz bide ;
gu beti ibil gaiten zorion-emaile.
4- Guretzat goregi da zeruan izarra,
bainan harat heltzen da Kristoren oldarra.
Harturik Mahain huntan zeru-jan azkarra
lurrean has dezagun : Betiko Biltzarra.