Lecot

Credo in unum Deum,
credo in unum Deum.
(erranez:)
Sinesten duzue Jainko Aita
botere guzia duena baitan,
zeruaren eta lurraren Kreatzailean ?
Denek : “Sinesten dut” edo “Credo in unum Deum”
Sinesten duzue Jesu Kristo,
haren Seme bakar, gure Jauna baitan, Maria Birjinaganik sortua,
pairatu eta ehortzia izan dena,
hiletarik piztua, Aitaren eskuinean jarria ?
Denek : “Sinesten dut” edo “Credo in unum Deum”
Sinesten duzue Izpiritu Saindua baitan,
Eliza katoliko sainduan, sainduen partaliertasunean, bekatuen barkamenduan, haragiaren piztean,
eta betiereko bizian ?
Denek : “Sinesten dut” edo “Credo in unum Deum”
(ikus Erromako Meza Liburua, “Bazko Gaua”, 263 orrialdean)