Iratzeder / G. Lerchundi
110. salmoa : Aipatuko dut – Confitebor
Leloa :
Gure Jainkoak egin guziak
ikustekoak, miragarriak.
Aipatuko dut Jainkoa bihotz bihotzetik
gizon zuzenen biltzarretan.
Jaunaren obrek ez dute nihun deus parerik :
goza gaitezen heien baitan.
Zoin eder eta zoin ikusgarri haren lana !
zuzena Jauna sekulakotz.
Mirakuiluen oroit-garri bat du emana :
gure Jainkoa dena bihotz.
Jainkozaleri emaiten dauku jatekoa,
gurekin bat da betiere.
Indar gaitzean zabaldu dauku maiz besoa
bertzen herriak diten gure.
Haren egintzak bai osoki on eta zuzen ;
harek errana betikotz da.
Menderen mende osoki berdin du irauten,
deusek ez nehork ezin alda.
Betikoa du gurekilako batasuna :
Saindu Saindua du izena.
Jainko beldurra zuhurtziaren hastapena :
nundik ez aipa beti Jauna ?
Ospe Aitari, gizon egin den Semeari,
bai Izpiritu Sainduari.
Lehen bezala heieri ospe orai ere :
hala dadila betiere.