W 21 / Euskal Herriko saindu ixilak

Iratzeder / G. Lerchundi

Euskal Herriko saindu ixilak
gorarik aipa ditzagun,
aipa zeruan ditugun hilak,
harat hel gaiten, hek lagun. (bis)

1- Osteka zeruratu herritar sainduak
izan ditela egun denez aipatuak,
zerurat hel-araziz zorion-kantuak.

2- Ama ezti maiteak, oroit zuen haurrez :
zerurako bidean laguntza beharrez
zueri oihuz daude zerurat nigarrez.

3- Aita zintzoak, entzun semeen galdea :
azkar dagola beti herrian fedea,
zuen gana dadien Euskaldun jendea.

4- Anai-arrebak eta lehengo lagunak,
ez ahantz mundu huntan guduka daudenak,
batera gaitzan noizbat hango zorionak.

5- Begira gain hartarik, erretor sainduak,
nehoiz ez ditzan, otoi, zuek kristotuak,
irakaspen maltzurrez irets ifernuak.

6- Denez gabetu seror, misionest, fraideak,
beude zuek bezala geroko gazteak
Kristoren amodioz eta suz beteak.

7- Nihor ohartu gabe saindutu guziak,
noiz ditu argituko zaudezten Argiak,
atsegin eta diruz itsutu begiak.