Ego sum resurrectio et vita
Ni naiz piztea, ni bizia :
Nitan sinesten duen hura,
hil bada ere biziko da.
Nitan sinetsiz bizi dena,
hura sekulan ez da hilen.
Ondotik kantatzen da: «Zakariasen esker-kantua»:
Zakariasen esker-kantua Lk 1
Leloa : Jaunaren haurrak bil kantari :
eman eskerrak Jainkoari.
68 Jainko Jaunari eskerrak eta laudorio :
Izraeleri eskua zabal jausten zaio.
69 Salbamenduko indar nasaia pizten dio :
haren Dabiden etxean dela bozkario.
70 Sainduen ahoz errana zuen lehen hori,
berak argituz baitziren mintzo munduari :
71 Gu gintuela bertzen azpitik libratuko
ez gauden beti gure etsaien eskupeko.
72 Aiter agertuz bere betiko bihotz ona
eta berrituz mendez mendeko batasuna
73 Abraham gure aitari zion hitzemana
izanen zela gure alderat guziz ona.
74 Gure etsaien eskuetarik libratuak
bete ginetzan bai haren nahi bai manuak,
75 Zuzen joan ginten eta sainduki hari beha
eremaitean mundu huntako bizitzea.
76 Eta zu, haurra, Jaun Goikoaren Oihulari,
bide apaintzen joanen zitzaio Jainkoari.
77 Haren jenderi erranez nundik nola ibil
beren gaizkien barkamendua dezaten bil.
78 Gure Jainkoa jautsi baitzaiku dena bihotz
gure arimen arrangureri ez dauke hotz.
79 Hilen gaupean ilun daudenen goiz-iguzki.
hari so denek bake bidea dugun aurki.