Apok 21, 1-7
1- Ikusia dut zeru berria, ikusia lur berria :
lehengo zeru, lehengo lurrik etzen geiago ageri.
Ikusia dut hiri saindua Jesusaleme berria :
Jainkoa ganik zerutik jausten ezkon-berria iduri.
Errepika 1 :
Zu Jauna zaren argi betean, zurekin gaiten bat izan.
Errepika 2 :
Lur berri eta zeru berrian, hil eta gaiten bat izan,
lur berri eta zeru berrian, Jauna, zu zaren bizian.
2- Entzun izan dut goiko tronutik indar handiko mintzoa :
« Huna Jainkoak gizonekilan duen betiko egoitza. »
Heiekin baita egonen orai zeruetako Jainkoa
eta hek orai jendalde saindu : Jainkoa lagun dabiltza.
3- Nigar guziak begietarik ditu xukatuz kenduko :
heriotzerik, eritasunik ez da izanen geiago.
Nigar-auhenik ez da entzunen ez eta dolu, ez oihu :
beren minekin lehengo gauzak behingotz dire suntsitu.
4- Goiko tronuan jarririk zenak gorarik zuen hau erran :
« Huna nun orai gauza guziak berri egiten ditudan.
Ni naiz lehena, ni naiz azkena, egarrituen iturri.
Harek ni Jainko, hura nik seme, irabazleak nau sari. »