P 90 / Itsasoan, uhainetan

Mt 14, 22-23

1- Itsasoan, uhainetan zoan Zimun Petri lagunekin,
mendirat zen aldiz Jesus igan, nahiz gauan otoitz egin.

Jaunak eman fede indarrekin, guk bizian zer ez egin.

2- Uhainetan Jesus oinez heldu, gau betean ikustean,
« Mamu bat da ! » egin zuen oihu, elgar laztuz untzi hartan.

3- « Behazue : Ni naiz zuen Jauna, ez zaitezte beldur izan »
« Zu bazare, Jesus, neri mana ibiltzeko ur gainean. »

4- Iziturik uhain jauzietan, urperatzen ari baitzen,
Jesus Jaunak otoi salba zezan, hasi zaio Petri deitzen.

5- Dei orduko, Petri ganat doa, bi eskuak luze, hor da :
« Hauxe da gizon fede ttipikoa ! zeren gatik hola duda ? »