Ef. 3, 14-21
1- Belauniko nagokio zeruan den Aitari,
Aita-bihotz guzietan amodio iturri.
Gure baitan den gizona azkar eta pitz dezan,
goiko bere ospearen aberastasunean.
Jesu Kristo, alleluia ! bihotzean dugula,
bizitzeko, alleluia ! berak erran bezala.
2- Sinesteaz Jesu Kristo bihotzean dugula,
amodio Jainkozkoan landa, finka gaitzala :
adiaraz diezagun, saindueri bezala,
amodio haren goia, barna eta zabala.
3- Kristok duen maitasuna jakin ere dezagun :
jakitate goragorik ez da nihoiz, ez nihun.
Kristok bete bihotzean gaitzala gu sar-araz,
gaindi gaiten Jainkoaren betearen beteaz.
4- Guk otoiztu, guk asmatu baino askoz geiago
dezake bai Jaunak eman, gutan ariz baitago.
Hari ospe Kristo baitan, hari ospe Elizan,
munduz mundu, mendez mende, bihotz eta denetan.