O 7 / Entzun Jaun zerukoa

airea : Ama maite Maria, egiguzu lagun

Entzun, Jaun zerukoa, gu denen otoitza :
bete zazu graziaz egungo ezkontza. (bis)

1- Bi gazte hok eskuak emanik elgarri,
lotu dira zu gana daman bideari :
amodioa dute bideko janari,
zure grazia izan bezate edari

2- Bide hori bekite atsegingarria,
arina izan dadin hauen uztarria ;
laguntzat emozute xori kantaria,
elgarren konpainian diten bozkaria.

3- Hau da ere, Jainkoa, eskatzen zaizuna :
espos hauetan beira sendo maitasuna,
elgarren errespetu ta leialtasuna,
deusek ez dezan markits hauen batasuna

4- Gida hauen urratsak fedezko argian,
deus ez dadila gerta zure gordabian ;
zure ofentsatzerat badira abian,
hor eman zaite beti bien agerian.