1- Onar, zeruko Ama, egungo ezkontza.
Otoi, egun, bat egin esposen bihotza.
Jainkoak betiere bat begira bitza,
bizi on batez diten elgarrekin goza.
2- Emozu zoriona heien etxeari.
Senarra izan bedi San Josep iduri.
Pitz aldiz bihotzean andre esposari
denen zeruztatzaile zure goxo hori.
3- Lagun-zkitzu nekeen eta oren beltzen,
bihotz eta gogoz bat, arinki gainditzen :
lagun beti sainduki elgarren maitatzen,
Jaunaren bihotzean barna sar ditezen.
4- Ohantze berri huni beha zozu egun,
izan dezan nasaiki haur eta ontasun.
Ait-ama, haurrak beude eskualdun fededun,
egun batez zeruan har ahal ditzatzun.