airea : Zu Eliza
Jin da espos berrien eguna
har dezaten betiko laguna.
Bien baiak, bien maitasuna,
onar, Jauna.
1- Gaur baitute hautatu Eliza
betikoa emaiteko hitza,
zutan finka dezaten bizitza
Jauna mintza.
2- Bat batean, bien bihotzean
su berri bat pindartu zenean
piztua zen Jaunaren labean
haren deian.
3- Lur hau da hotz maitasun beharrez,
ez da hemen zoriona errex.
Zu oroitu, Jesus, gure maitez,
gutaz denez.
4- Bi gazte hauk duten su beroa,
ez da su bat bihar hoztekoa.
Zuk iraupen emozu, Jainkoa,
betikoa.