Iratzeder / N. Otaño
Jesus baita berriz piztu, berriz bizi :
harek piztu behar gaitu, gu zerk izi ?
1- Joan zen goizik hobiraino Madalena.
Harat zoan bihotz minak eremana :
Hor du xutik, hor du mintzo Jesus Jauna.
2- « Zoazi eta errozute anaieri :
Aita ganat orai naiz ni berriz ari,
piztu behar fededunen aitzindari. »
3- Handik joan zen Madalena lorietan :
« Jauna ikusia dut nik gaur goiz huntan ;
horra Jesus Jaunak zer hitz erran dautan. »
4- Kanta Madalenarekin Alleluia !
Jesus hobi petik zaiku ateraia.
Munduz mundu Berri Ona gaur barreia.