I 23 / Besta eder huntarat

Besta eder huntarat, goazen oro betan,
sar bedi bat bedera alegrantzietan !

Bataioa (Baptême)
1- Haurño hunen (hauen) gatik gaur gaiten alegera :
lehen aldiz baita (dira) jin Jaunaren etxera.

2- Hurbil gaiten, anaiak, Bataio-harrira,
Jainkoaren semeak hemen sortzen dira.

3- Hunen (hauen) Herri berria gare orai denak.
Entzun zatzu, Jauna, zuk, esker beroenak.

4- Horra kristau gazte bat Jaunaz xertatua :
bihar izan gaiten gu hunen sustengua.

Lehen Jaunartzea (1ère communion)
5- Iratzar haur maiteak, bihotzak prepara
zuen Jainko Jaunaren errezebitzera.

6- Hau da egun ederra argitu zaukuna :
gure gana jiten da Salbatzaile Jauna.

7- Diotzogun Jesusi eman oraidanik
esker on, amodio, bihotzen erditik.

8- Zato, bai, har gaitzazu, zureak gaituzu,
gur’egoitza zurekin egin nahi dugu.

9- Bainan flako baigira, zuk azkar gaitzazu :
zurekin nahi gira, begira gaitzazu.

10- Haur gazte horiekin lorietan gaude.
Zu, Jauna, gu denentzat izan argi-bide.

11- Egun lehen aldiko dugu Jaunartzea :
Jesu Kristoren baitan gu ere sartzea.

Trinitate Saindua (Sainte Trinité)
12- Trinitate Saindua gaur dugu ospatzen
salba dezan mundua diogu eskatzen.

Mendekoste eta Konfirmazionea (Pentecôte et Confirmation)
13- Izpiritu Sainduak oro gaitu biltzen,
amodioz argitzen bai eta sustatzen.

14- Apostoluen gisa, gu ere lekuko :
zoin mezu amultsua dugun emaiteko !

15- Jitez eta kolorez gira desbardinak,
bainan ber maitasunez, Jainkoa eginak.