H 13 / Jesus gurutzeaz kargaturik

Xalbador / Herrikoa

1- Jesus, gurutzeaz kargaturik zamatzaten egun huntan,
gogoz izan naiz zure ondotik Galbarioaren puntan ;
han ene buruari behatuz, hara zer ikusi dutan :
Zu itzatzeko burdin zorrotzak naramatzala eskutan.

2- Aitortzen dut nor zaitudan bainan aitormen xoila bakarrik,
zure aski maitatzeko ez du ene bihotzak indarrik ;
bekatuari estekatua naukate hainbat lotgarrik,
deus egin gabe zu beiratzeko gurutze dorpe hortarik.

3- Sortzetikako jaidura txarra da ene hutsen iturri ;
Jainko Semea zarenaz geroz baitakizu denen berri,
gizoner gorde izan dut bainan nola gordeko dut zuri,
ardurenik zer izaiten duen ene gogoak hazkurri ?

4- Zure Aitaren eskuetarik badut kargu bat ukana :
bertutearen predikatzea gizonen artean barna ;
alegiazko kartsutasunez egiten dut ene lana,
bainan zu eta ene burua ezin dezazket engana.

5- Bake hitza ene ezpainetan nork ez ote du entzuna ?
Bainan barnetik etzaut ixiltzen hisiaren oihartzuna.
Nekeak utzi bertzerendako, enetzat errextasuna,
horra hor ene karitatea, horra ene maitasuna.

6- Norbait ikusten badut ni baino dohatsuago bi mailez,
gizarteari oihuz ari naiz zuzentasunaren galdez ;
aldiz ene bihotzak funtsezko urrikalmendurikan ez,
nik jakinean pairamenetan bizi diren dohakabez.

7- Ixildu dut zure burregoer elgar zagutzen dugula,
horra naizen dohakabe hunen bertutearen ahula !
Badakit Jondoni Petrik ere lan bera egin zautzula,
bainan nik haren urriki minik ez dut senditu sekula.

8- Hau da sinesmenaren argia ahulezian hurtzea !
Oi, Jesus ona, ilunbe hunen iraupenaren luzea !
Noiz onartu behar derautazu ene soinean hartzea

9- Jauna, suntsi dezazun ni baitan, egiten dauzut galdea
hoinbertze bere gostuko sugai erretzen duen labea ;
bihotz berri bat eman zaidazu, oi zeru lurren jabea,
ene jaidura gaixtoek egin karramiskarik gabea !

Soinuak

Peio Ospital :