D 39 / O Jesus ogiaren itxuran gordea

Roger Idiart

Airea : Galerianoarena edo Xarmagarria zira.

1 O Jesus ogiaren itxuran gordea,
zure Hitzaren baitan dugu sinestea.
Orori emaguzu elgar maitatzea,
hemen hartzen duguna bester emaitea.

2 Lur huntan maitasuna galtzen da errexki :
Gerla baten pizteko, demendren bat aski…
Ahatik Berri Ona hor baita uruski,
Mezua izan bedi entzunik leialki.

3 Bazko aitzin bildurik ortzegunarekin,
afaltzen ari zinen zure lagunekin.
Heien oinak xukatuz oihal txar batekin,
zonbat hunki gaituzun egintza horrekin !

4 Nagusia zen mintzo bere mutilari :
« Zu ere ni bezala izan zerbitzari. »
Gauden so gau hartako azken emaitzari,
indar guziz lotzeko Jaunaren Hitzari.

5 Artzain ona, zuri gaur guk egin galdea :
Norat ari ote da zure artaldea ?
Uztaren biltzalerik agertuko dea ?
Otoi susta ezazu fededun gaztea !

6 Jesus, gurekin zaude, arkaitza iduri,
gu denentzat baituzu odola ixuri.
Egizu sor ditezen zonbeit artzain berri,
Ogiaren hausteko zure oroitgarri.