Iratzeder / G. Lerchundi
1- Nekez eta nigarrez ezinduak oro,
zatozte ba, zatozte.
Ene baitan zaitezten azkar eta bero,
zatozte ba zatozte.
Ogi huni baitario
indar eta bozkario.
2- Ez ote dut zuentzat ixuri odola ?
zatozte ba, zatozte.
Maiteari maitea doakon bezala,
zatozte ba, zatozte.
Amodioz ez bainauke,
zuen baitan sartu arte.
3- Nere Jainko-bihotzak bazauzkate orai
guziak bat guziak.
Zauzte beti ni baitan egiazki anai,
guziak bat guziak,
Oro zaizten zerurat hel,
ogi biziz nik haziak.